Gasteizko Udalak hiriko lorategi eta parkeetako lurzoruaren kalitatea aztertzeko txosten bat egingo du, azken urteotan hiriko zuhaitzek "narriadura" jasan dutelako. Kontratazio mahaiak astearte honetan bertan esleituko ditu lanak, eta hiriko 16 parke eta lorategitan egingo da laginketa.

"Ezinezkoa da zuhaitz horiek leheneratzea edo tratamendua ematea"

Hala, eta ildo horretatik jarraituz, Gasteizko Udaletik azpimarratu duten bezala, zehazki, Beatriz Artolazabal Gasteizko alkateorde eta Espazio Publikoaren eta Auzoen zinegotziak azaldu duenez, "gure hiriko zuhaitz espezie batzuek heriotza indize handiak eta zahartze prozesu oso bizkorrak izan dituztela ikusi dugu. Horren ondorioz, ezinezkoa da zuhaitz horiek leheneratzea edo tratamendua ematea".

"Zuhaitzak bizitasuna galtzen ari dira eta, zenbait kasutan, hil egiten dira"

"Zuhaitzak bizitasuna galtzen ari dira eta, zenbait kasutan, hil egiten dira. Arazo hori eragin dezaketen arrazoiak hamaika diren arren, lurren kalitatea erabakigarria da. Horregatik erabaki dugu gure parke eta kalitateetan zer lurzoru dugun eta zer kalitate duten aztertzea", zehaztu du.

Azterlanak hiriko 16 parke eta lorategitako laginak jasoko ditu

Azterlanak hiriko 16 parke eta lorategitako laginak jasoko ditu, hala nola Arriaga, Olarizu, Florida edo Pradokoak. Guztira, enpresa esleipendunak miaketa egiteko 40 kokaleku hautatu beharko ditu, eta hiru hilabeteko tartea izango du landa lana egiteko eta beste hilabete azterketa prestatzeko. Gainera, ikerlanak hobetzeko proposamenak jaso beharko ditu.